Itsasontziaren kroskoan arreta ematen zuten letra batzuk zeuden idatzita. Oso izen arraroa zen, hitz ezezagun bat. Ez zekien nola ahoskatzen zen. Winnipeg jartzen zuen eta itsasontziaren izena zen. —Ikusi duzu, Miranda?—esan zuen Teresak—. Txilera eramango gaituen itsasontziaren izena Winnipeg da. Gustatzen zaizu? Mirandak buruarekin baietz esan zuen eta itxaropenez irribarre egin zuen.